INAUTERIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
INAUTERIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Atorrak eta Lamiak

EZETZ ASMATU  ZERTAZ MOZORROTUKO GAREN AURTEN
Mundakan oso Aratuste bitxiak ospatzen dira. Parte hartzen duten gizonei "Atorrak" deritze eta emakumeei "Lamiak". Atorrek gona, brusa eta praka zuriak janzten dituzte, burko-zorro bat buruan txano gisa eta koloretako zapia. Lamiek soineko beltza ezezik buruan hile-orde zuria eta koloretako zapia janzten dute eta aurpegia makillatzen dute. Atorrek (goizez irtetzen dira) zein lamiek (arratsaldez irtetzen dira) Mundakako kaleak alaitzen dituzte beren kantu eta umore onarekin.​​
Urtero bezala, aurten ere Inauteriak ospatuko ditugu eskolan. Aurtengo gaia Euskal Herriko Inauteriak” da. Pertsonaia batzuk aukeratu ditugu eta denon artean prestatzen ari gara. Ostiral goizean izango da jaia eta seguru asko oso oso ondo pasako dugula.