GIZARTE ZIENTZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
GIZARTE ZIENTZIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUROPAKO BIZTANLERIA
6. MAILA
GIZARTE ZIENTZIAK- 4.GAIA
Biztanleriaren geografia
Biztanleriaren geografia edo demogeografia espazioaren antolakuntzaren zientziekin eta zientzia demografikoekin dago lotua. Demografiaren metodoak erabili gabe ezingo lirateke biztanlerien ezaugarriak definitu, geografiaren metodoak, berriz, kartografiarenak, bereziki, beharrezkoak dira ezaugarri espazialak ulertzeko.
EKONOMIA JARDUERAK: ERAGILEAK ETA SEKTOREAK
JARDUERA EKONOMIKOAK ETA ENPRESA.Gizarte zientzien 3. gaiari hasiera ematen diogu, gaur.
.Gizarte zientzien 3. gaiari hasiera ematen diogu, gaur.
SYMBALOO HONETAN GIZARTEKO 3. GAIAN IKUSIKO DITUGUN BIDEOAK DAUDE.
SYMBALOO HONETAN GIZARTEKO 3. GAIAN IKUSIKO DITUGUN BIDEOAK DAUDE.
GEOGRAFIAREKIN HASI GARA.
Mapekin lanean gabiltza. Europa, Espaina eta Euskadi. Kokapenaz aparte erliebea, ibaiak, klimak ... Ikasten ari gara. Gelan topera gaude, koadernoak, muralak, ordenagailuak eta liburuak erabiltzen ditugu. Mapak ikertuz eskemak egiten ditugu...., Gure koadernoak, aurkezpenak egiteko, primeran geratzen ari dira..
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA
Espainiako Gerra Zibila 1936. eta 1939. urteen artean Espainian, Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen. Gerra hartako aldeek Altxamendu Nazionala, matxinada faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea eta abar ere deitu izan diote.
Haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak, 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen. Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000 eta errepresioaren ondorioz, 200.000. Guda zelaietatik at gertatutako hilketa horietatik, 50.000 errepublikanoen kontrolpeko eremuan izan ziren (gerra zibilaren lehen bost hilabeteetan izan zen kontrolik gabeko garaian, gehienak) eta gainerakoak frankistek kontrolatutako eremuan gertatu ziren. Errepublikako agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazteko ahalegin handiak egin zituzten; agintari frankisten aldetik, berriz, aurkariak eta balizko aurkariak hiltzea beren gobernua sendotzeko erabilitako estrategia izan zen.[1] Gerraren ondoren, Francisco Franco jeneralak bereganatu zituen estatuko aginpide guztiak, Caudillo titulua hartuta.
Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Bestetik, Alderdi Karlistak, Euskal Herriko zenbait gunetan oso indartsua zenak, eskuindarren alde jo eta berehala Nafarroa eta [[Araba] gehiena eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako zati txiki batean, EAJk gidatuta, Eusko Jaurlaritza eratu zen. Urtebete geroago, Mola jeneralaren indarrek militarki okupatu zuten Hegoalde osoa. Euskal Herrian, gerra hartako gertaera ezagunena Gernikako bonbardaketa izan zen. Gernika foruen ikur garrantzitsua izateak eta Picassoren Gernika margolanak eman diote ospea bonbardaketa hari.
Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok eta ordu arte izan zuten ekonomia ituna kendu zien, Arabak eta Nafarroak, ordea, atxiki egin zuten
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















