Atorrak eta Lamiak

EZETZ ASMATU  ZERTAZ MOZORROTUKO GAREN AURTEN
Mundakan oso Aratuste bitxiak ospatzen dira. Parte hartzen duten gizonei "Atorrak" deritze eta emakumeei "Lamiak". Atorrek gona, brusa eta praka zuriak janzten dituzte, burko-zorro bat buruan txano gisa eta koloretako zapia. Lamiek soineko beltza ezezik buruan hile-orde zuria eta koloretako zapia janzten dute eta aurpegia makillatzen dute. Atorrek (goizez irtetzen dira) zein lamiek (arratsaldez irtetzen dira) Mundakako kaleak alaitzen dituzte beren kantu eta umore onarekin.​​