ESKALAK

Pagina nueva 1
3. Eskalak
IKASI:
ESKALA objektuek marrazkian duten neurrien eta haien benetako neurrien arteko erlazioa da.
E = marrazkia/errealitatea
1:1
Planoan irudikatutako objektuaren tamaina fisikoa errealitatearekin bat datorrenean, eskala naturalean irudikatuta dagoela esaten da.
1:2
Planoan tamaina fisikoa benetakoa baino txikiagoa bada, txikiagotze-eskalan irudikatuta dagoela esaten da.
2:1
Oso pieza txikien edo plano baten xehetasun-planoa egin behar denean, handiagotze-eskala erabiltzen da.
Ikusi hurrengo animazio hau, eta gogoratu zein kasutan erabiltzen den eskala bat, eta zeinetan bestea.

JARRI PRAKTIKAN:

 Egizu klik hemen eskalei buruzko Flash ariketa bat egiteko.
 Hemen duzu eskalei buruzko Geogebra ariketa bat:
 Egizu klik hemen eskalei buruzko Hotpotatoes ariketa batzuk egiteko.