4. GAIA. IZAKI BIZIDUNEN ANTOLAKETA

ZELULA

Zelulak oso egitura txikiak dira eta gehienak ezin dira begi-bistaz ikusi. Horretarako, mikroskopio bat behar dugu. Tresna horrek, lupa baten antzera, behatzen ari gatzaizkion irudia handitzen du, eta horri esker, hobeto ikusiko dugu nolakoak diren zelulak. Mikroskopioarekin luparekin baino gauza askoz txikiagoak ikus daitezke.

1. Zelularen definizioa


Zelula, izaki bizidun guztien oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun zelulez osatuta daude. Oso txikiak dira eta normalean, zelulak ikusteko, mikroskopioa behar da; edonola ere, badira begi hutsez antzemateko batzuk, arrautza adibidez.

2. Zelularen bizi funtzioak

Zelulek hiru bizi funtzioak beren kabuz egiteko gaitasuna dute. 
Nutrizioa: ura eta elikagaiak lortzen ditu eta hondakinak kanporatu. 
Erlazioa: inguruan gertatzen diren aldaketei antzematen diete. 
Ugalketa: zatitu eta amen ezaugarri bera dituzten umeak sortzen dituzte.
3. Zelula motak
Mota askotako zelulak egon arren, bi talde nagusitan sailka daitezke: animalia zelula eta landare zelula.

4. Zelularen atalak 

Zelula guztietan hainbat elementu komun daude: mintza, nukleoa, organuluak eta zitoplasma. Landare zeluletan zelula paretak eta kloropastoa aurkitzen da.

 

5. Organismoak

Lurreko izaki bizidun guztiak zelulez osatuta daude. Organismo sinpleenak zelulabakarrez osatzen dira. Beste guztiak organismo zelulaniztunak dira.

6. Izaki zelulaniztunen antolaketa

 

Izaki bizidun zelulaniztunetan, mota askotako zelulek bat egiten dute, eta ehunak, organoak, apartau eta sistemak eratzen dituzte. 

Zelula ehunak: Muskulu ehuna, muskulu zelulek eratuta eta mugimenduaz arduratzen da. 
Nerbio ehuna, nerbio zelulek eratuta eta estimuluak jasotzeaz eta horiei erantzuteaz arduratzen da. 
Ehun epiteliala, zelula epitelialek eratuta eta organismoaren gainazala estaltzeaz arduratzen da. 
Hezur ehuna, hezur zelulek osatuta eta eskeletoari sendotasuna ematen dio.