PEÑAS NEGRAS - 2018KO EKAINAK 13

Album bat partekatu du zurekin Ikt arduraduna.erabiltzaileak 6D3 2018. Peñas Negras


Meatzaldearen bihotzean kokatua Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko zentroan ingurumenaren informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendu bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak kudeatzen ditu.

Peñas Negras zentroa Ortuellako udalerrian dago, Bizkaiko meatzaritzaren bihotz-bihotzean. Paisaia-arku zabal bat behatzeko puntu estrategikoa da. Pertsonen ekintzen ondorioz inguruan izan den eraldaketa sakona ikusteko leku ezin hobea da.

Zein da bere helburua?

Meatze-ustiapenak ingurumenarekiko izan duen eragina eta erlazio honek dakartzan ondorioak.
Ingurumenaren elementurik nagusienak zeintzuk diren eta horiek babesteko eta hobetzeko jarrerak.
Ingurumenaren eta horren arazoen gaineko sentiberatasun eta kontzientzia handiagoa.
Ingurumenaren arazoak zertan diren eta nola konpon daitezkeen jakiteko beharrezko diren jarrerak.