😃Pasa den martxoan, ertzaintzako 2 agente gurekin egon ziren. Eskola jazarpenari buruzko txarla bat eman ziguten. Gai honi buruzko informazioa eman ziguten bai eta aholku batzuk eta joera hauei zelan azaldu esan ziguten ere , bai biktima garenean bai ikusle hutsak garenean.
😗Eskola jazarpena (bullying) ikasle batek bere eskolan beste ikasleen eskutik jasaten duen jazarpen eta eraso-egoera jarraitua da. Erasotuak gutxiespenak, irainak, txantxak, iseka, kolpeak eta bestelako eraso fisiko eta psikologikoak pairatzen ditu eskola jazarpenean, erasotzaileen botereari edo indarrari aurre egin ezinik eta azkenik erasotua mendekotasun-egoera batera eramanez. Eskola jazarpenaren ondorioak larriak dira biktimentzat: estresa, estuasuna, beldurra eta depresioa ere jasaten dituzte eta kasu batzuetan biktimak suizidiora ere heldu dira. Eskola jazarpena betidanik gertatu bada ere, Dan Olweus suediar irakaslea hasi zen arazoa aztertzen Suediakoeskoletan 1970eko hamarkadan. Antzinean, eskoletako ohiko fenomeno naturala edo zela uste bazen ere, XX. mendeko bukaeratik egindako ikerketek eta jazarpen-kasu jakinetan hedabideek jarri duten arreta gizartean kezka berezia sortu duen arazo bilakatu da, mundu osoko eskoletako arazoa dela frogatzearekin batera. Horretaz jabeturik, anitz dira arazoari aurre egiteko ekimenak hezkuntza-arduradunen aldetik.
